XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
EUSKARA LANTZENLOPATEGIREN ERRESTUA
Lizasoren amaiera:
herriko lapur haundina.
Lopategik:
ibili daiteke
bere kontrako jarrera hori
jarri didazu nabarmen;
nirekin ongi portatzen baita
lapur haundia izan arren,
eta ez diot inoiz galdetzen
jana nondikan dakarren.
Bertso hau Lopategirena da.
Kasu honetan data ere emateko moduan gara eta eman egingo dugu: 1991ko irailaren 15ean, Beasainen.
Egun horretan, bere hirurogeitabostgarren urtebetetzea zela eta, Lazkao Txikiri omenaldia egin zitzaion.
Bertsolari-
Saioan zehar, batean, S. Lizaso eta Lopategiri elkarrekin ihardun erazi zien gaijartzaileak.
Lopategi Bizkaiko Muxikan jaio zen 1934. urtean.
Juan Lopategui Lauzurica, garaiko agirien arabera.
Urte batzuk Tolosako sakramentinoetan egin
Ofizinista, beajante eta bertso-eskolako maisu izan dira bere ogibideak.
Magisteritza egina du.
Frankismoaren garaiko azken urteetan oso famatu egin zen.
Azpillagarekin tandema osatuz,
Euskal Herriko bertsolari txapelketa gehienetan finalista izan ondoren, azkenekoan berak atera zuen txapela.
Egungo txapeldunaren bertsoa dugu hau, beraz.
ARGUMENTUA: aitortzen du agian ez dela zuzena izango bere
Berarekin ongi portatzen da eta bale!
Lau partetan zatituko nuke nik bertso hau.
Puntu bakoitzeko parte bat da.
Eta bakoitzak bere ideia adierazten du.
Bertsorik gehienak bezala, zortziko handian dago.
Oso errima aberatsak darabiltza, batere atzizkirik gabeak.
Kategoria gramatikalei begiraturik ere aberatsa da.
Horretaz, ordez, azterketa linguistikoa egiterakoan mintzatuko gara
Errekurtso literario bezala, ...sentimentutan ibili daiteke HERREN
.
Pertsonifikazioa ere badago, baina papera, bertsolaritzan sarritan ohi denez, eman egiten zaie.
Ironia da bertso honek duen azpimarragarriena: ...eta ez diot inoiz galdetzen jana nondikan dakarren
.
Errimen aberastasuna aipatu dugu lehen.
Sakon dezagun apur bat, gramatikaren inguruan:
Lau puntu eta laurak kategoria gramatikal ezberdinekoak.
Bera, NOR kasuan (mugagabean).
Baina NIREKIN ONDO PORTATZEN BAITA LAPUR HAUNDIA IZAN ARREN ETA EZ DIOT INOIZ GALDETZEN JANA NONDIKAN DAKARREN
.